ARO MODERNOA: PIZKUNDEA ETA BARROKOA
Fede katolikoaren finkatzea eta distira (XVI. m – XVIII. m.)
Eskeko ordenek –Frantziskotarrak, Domingotarrak, Mesedetakoak eta Agustindarrak– arrasto sakona utzi zuten herrialdean, euren debozioen eta bizitza ulertzeko moduaren ondorioz. Apaltasuna eta bizitza erlijioso sakona predikatu zituzten.
Trentoko Kontzilioak (XVI. m.) ere arrasto sakona utziko du: katekesia, predikatzea, Eukaristiaren kultua, irudiak. Artean, eskultore handiak sortuko dira: Pierre Picart, Juan de Anchieta, Ambrosio de Bengoechea, Lope de Larrea.