Simon Berasaluzek oso gaztetatik erakutsi zuen arterako interesa eta trebetasuna. Bere prestakuntzaren eta bizitzaren ondorioz, bere lanaren zati handi bat gure mugetatik kanpo (Frantzian eta Ameriketako Estatu Batuetan) garatu zuen. Horregatik eta bere lan-eremua beiratea izateagatik, ez da oso artista ezaguna eta aintzatetsia izan euskal eremuan.
Erakusketa honek, haren alabaren eskuzabaltasun izugarriari esker eginak, ezjakintasun hori arintzea du xede. Horretarako, bozetoak, marrazkiak, diseinuak eta abar ekarri ditugu, diseinu bakoitzaren atzean dauden lan eta ezagutza itzela ezagutarazteko asmoz. Gainera, ahal den neurrian, Simon Berasaluzek lan egiterakoan garatzen zuen prozesua erakutsi nahi dugu.
Hitz gutxitan esanda, Simon Berasaluzek beiragintza modernizatu zuen eta hizkera artistiko berriak ezarri zituen beirateen diseinuan. Argia hainbat elizatan, komentutan, kaperatan, etxetan eta abarretan mintzatzea lortu zuen artista izan zen.