Bitartekaritza & Heziketa

Bitartekaritza-Heziketa
Ikastetxeak
D´Museoak zabalik ditu ateak Museoko bildumara eta Santa Maria Basilikara hurbildu nahi duten ikastetxe guztientzat.
Ikastetxeentzako eskaintza bat diseinatu dugu D’Museoan, ikasleen parte-hartzea ardatz hartuta.
Jarraian, Museoaren eskaintza azalduko dugu. Ez izan zalantzarik eta jarri gurekin harremanetan esperientzia aberasgarri hau elkarrekin garatu ahal izateko.
Gure eskaintza:
Gure eskaintza:
Zikloa | Programa | Deskribapena |
---|---|---|
Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailak | Eta zu nor zara? | Ikasleen bisitaldia/tailerra, erakusketako santuak, bere historia eta ezaugarriak ezagutu ahal izateko |
Lehen Hezkuntzako 3. mailatik 6. mailara | Zure gorputza mintzo da | Ikasleen bisitaldia/tailerra, euren gorputzarekin konposaketak eginez erakusketako artelanak ezagutzeko |
Bigarren Hezkuntza | Ezagutzen al dugu elkar? | Parte-hartzea bultzatzeko antolatutako bisitaldi gidatu baten bidez, Museoko artelanak ezagutuko ditugu. |
Batxilergoa | Hitz egin dezagun | Museoko nahiz Elizako artelanen bidez, unibertsitaterako sarrera probako artelanen komentarioa prestatuko dugu. |
ZIKLOA: Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailak
PROGRAMA: Eta zu nor zara?
DESKRIBAPENA: Ikasleen bisitaldia/tailerra, erakusketako santuak, bere historia eta ezaugarriak ezagutu ahal izateko
ZIKLOA: Lehen Hezkuntzako 3. mailatik 6. mailara
PROGRAMA: Zure gorputza mintzo da
DESKRIBAPENA: Ikasleen bisitaldia/tailerra, euren gorputzarekin konposaketak eginez erakusketako artelanak ezagutzeko
ZIKLOA: Bigarren Hezkuntza
PROGRAMA: Ezagutzen al dugu elkar?
DESKRIBAPENA: Parte-hartzea bultzatzeko antolatutako bisitaldi gidatu baten bidez, Museoko artelanak ezagutuko ditugu.
ZIKLOA: Batxilergoa
PROGRAMA: Hitz egin dezagun
DESKRIBAPENA: Museoko nahiz Elizako artelanen bidez, unibertsitaterako sarrera probako artelanen komentarioa prestatuko dugu.

Bitartekaritza – Heziketa
Taldeak
D’Museoko taldearen ustez, eraikinetik harago doazen ekipamenduak dira museoak. Funtzio sozial bat dugu, eta are gehiago Elizbarrutiko Museoa izanda; horregatik, D’Museoak zabalik ditu ateak gu ezagutzera etorri nahi duten pertsona, talde eta kolektibo guztientzat.
Bilduma honen eta horren irakurketa askotarikoen bidez elkarrizketa eta topaketa, eztabaida, integrazio eta ahalduntze lekuak sortzea da gure helburua. Beraz, D’Museoarekin harremanetan jartzera eta zuek hobeto ezagutzeko aukera ematera animatzen zaituztegu.
