Zenbait erlijio-komunitate beste monasterio batzuetara aldatu edo bildu dira, kasu honetan, Astigarragako Agustindar Kalonjeen eta Donostiako Santa Teresaren karmeldarren monasterioetara, eta, bestetik, hainbat egileren erlijio-gaietako funtsak dohaintzan jaso ditugu (Simón Arrieta, Bienabe Artía, Flores Kaperotxipi, Javier Arocena, Tomás Hernández-Mendizabal, José Antonio Fermín Gorosabel (Gofer), Joaquín Pallarés, Ana Batanero, Antoine Knibily, Jyoti Sahi, eta Vasile Alupului) bildumagile partikularren edo artisten beren eskutik; horri guztiari esker, Elizbarrutiaren Museoaren funtsak aberasteko aukera izan dugu. Zenbait pinturak, marrazkik, grabatuk eta eskulturak osatzen dute erlijio-arteko lagin txiki baina bikain hau.
D´Museoarentzat piezak dohaintzan jasotzea da piezak gurera ekartzeko ia modu bakarra. Horregatik, erakusketa honek dohaintza-emaileen lana nabarmendu nahi du, eskuzabaltasun osoz jokatzen dutelako beren jabetzako piezak herritar guztien eskura jarriz, jende guztiak haiekin gozatzeko aukera izan dezan.