Donostiako Santa Marta Museoa ez da kultura erakunde itxia eta estatikoa, irekia eta dinamikoa baizik. 2016an sortu zenetik, Nave Santa Marta Nabean biltegiratutako bere bilduma iraunkorra ez ezik (100 artelan), Museoak askotariko DOHAINTZAK jaso ditu hainbat erakunde eta pertsonarengandik, eta horiek jendaurrean jarriko ditugu ikusgai aurrerantzean erakusketa monografikoetan.
Museoak egungo egileen artelanak bildu ditu, adibidez, Javier Arocena, Alejandro Tapia, Jose Gracenea, Xabier Egaña, Ana Batanero, Antonio Knibily, Tomás Hernández, Xabier Obeso, Maite Martinena, Gofer, Gotzon Etxeberria, Javier Machimbarrena, M. Cruz Bascones, Olatz Irulegi, Nori Ushijima, Jeanne Devoyon, baita egile modernoena ere, adibidez, Bassanoren Tailerra, Ignacio Ugarte, Carlos Añíbarro, Xabier Eulate, Poy Dalmau, Andaluziako Eskola, XIX. mendeko oholak.
Lehendabiziko erakusketa honetan, egile moderno batzuk erakutsiko ditugu.