D’Museoak Nori Ushijima pintore euskaldun-japoniarraren gai erlijiosodun lanekin aurkezten duen erakusketa bereziaren izenburua daSOMNIUM ARTIFICUM.1993an, Donostiara iritsi berri –hemen bizi izan zen hamar bat urtez–, accesit bat lortu zuen UshijimakSOMNIUM ARTIFICUM.EL SUEÑO DE LOS ARTISTAS–ARTISTEN AMETSA proiektuarekin.Urte hartan, Zuloaga plazako hormarako Ideia Lehiaketa antolatu zuen Donostiako Udalak, eta ekimen hartara aurkeztu zen artista japoniarra.Ohol gainean tratteggio teknikarekin eta egitura arkitektoniko klasikoarekin egindako formatu handiko marrazkia da erakusketa hau osatzen duten 15 lanetako bat. Lan horrez gain, eduki mistikodun bere ibilbideko margolan eta marrazki onenetako batzuk jasotzen dira erakusketa honetan.
SOMNIUM ARTIFICUM
Artisten ametsa
SOMNIUM ARTIFICUM. Artisten ametsa
Abuztuaren 31 kalea, 46
10 abendua, 2020 - 7 otsaila, 2021
- ekitaldia hau amaitu da.