Ekitaldiak kargatzen

Igarotako Ekitaldiak

Find Ekitaldiak

Event Views Navigation

urria 2024

11
urria
ostirala
Simón Berasaluce

Simón Berasaluce. Argia mintzatzen denean

11 urria, 2024 - 15 abendua, 2024
Koruko Andre Mariaren Basilika, Abuztuaren 31 kalea, 46
Donostia, Gipuzkoa 20003 España

Simon Berasaluzek oso gaztetatik erakutsi zuen arterako interesa eta trebetasuna. Bere prestakuntzaren eta bizitzaren ondorioz, bere lanaren zati handi bat gure mugetatik kanpo (Frantzian eta Ameriketako Estatu Batuetan) garatu zuen. Horregatik eta bere lan-eremua beiratea izateagatik, ez da oso artista ezaguna eta aintzatetsia izan euskal eremuan. Erakusketa honek, haren alabaren eskuzabaltasun izugarriari esker eginak, ezjakintasun hori arintzea du xede. Horretarako, bozetoak, marrazkiak, diseinuak eta abar ekarri ditugu, diseinu bakoitzaren atzean dauden lan eta ezagutza itzela ezagutarazteko asmoz. Gainera, ahal den…

abuztua 2024

08
abuztua
osteguna
Eduardo Chillida

Eduardo Chillida. Kartelak

8 abuztua, 2024 - 29 iraila, 2024
Koruko Andre Mariaren Basilika, Abuztuaren 31 kalea, 46
Donostia, Gipuzkoa 20003 España

1975. urtean, Eduardo Chillida eskultoreak Santa Maria Parrokiari “GURUTZ /CRUZ IV” (Bataiarri Pilaren gainean kokatua) obra eman zion. Obra bikaina da, lerro zuzeneko alabastroz egina, eta adierazgarriena harrizko blokearen barruan zulatutako gurutze-formako hutsune sakona da, negatiboan jarritako gurutzea, eskuineko aldean gurutze positiboa landu zuen bitartean. Opari horrelakorik eskerrak emateko, Donostiako Elizbarrutiko Museoak, Eduardo Chillidaren adiskideen talde batekin lankidetzan, bere ibilbidean zehar egindako 50 karteleko bilduma jarri du ikusgai. Kartel horiek hainbat jarduera biltzen dituzte, kultura, kirola, gizartea, bere kaligrafia indartsuari…

martxoa 2024

21
martxoa
osteguna
Jesús Gallego eta gazteak

Jesús Gallego eta gazteak

21 martxoa, 2024 - 7 uztaila, 2024
Koruko Andre Mariaren Basilika, Abuztuaren 31 kalea, 46
Donostia, Gipuzkoa 20003 España

Jesús Gallego hil zeneko 20. urteurrenean, “Jesús Gallego eta gazteak” erakusketa aurkeztuko du D´Museoak. Erakusketak 20 lan ditu, eta horietan gaztediaren zati baten bazterreko mundua islatzen du. Mundu hori ikusten zuen Jesús Gallegok Gipuzkoako Arte Elkartean eskolak ematetik ateratzen zenean. Bere artelanetan mundu hori islatu, eta ahal zuen neurrian lagundu zuen.

abendua 2023

05
abendua
asteartea
Jaiotzak

Jaiotzak

5 abendua, 2023 - 21 urtarrila, 2024
Koruko Andre Mariaren Basilika, Abuztuaren 31 kalea, 46
Donostia, Gipuzkoa 20003 España

D'Museoan ikus daitekeen erakusketan jaiotza mota desberdinen jatorria eta tipologia ezagutuko ditugu. Horretarako, lehen areto batean, egile, garai, jatorri eta teknika ezberdinen irudi bilduma bat aurkezteko dugu, baita lau diorama eta burdinazko zepan egindako Olentzeroren irudi bat ere. Bigarren aretoan, Museoko Jaiotza Napolitarraz gain, Euskal Jaiotza Herrikoia eta munduko hainbat lekutako irudiak eta jaiotzak aurkeztuko ditugu.

urria 2023

03
urria
asteartea
Kyoto. Juan Gabriel Vich

Kyoto. Juan Gabriel Vich

3 urria, 2023 - 19 azaroa, 2023
Koruko Andre Mariaren Basilika, Abuztuaren 31 kalea, 46
Donostia, Gipuzkoa 20003 España

Juan Gabriel Vichen sormen-prozesua erregresiboa da. Desikasten, arazten, purgatzen, garbitzen, saiatzen da. Ez du gehitzeko edo frogatzeko asmorik, baizik eta erakustea, eskuan jartzea. Eta keinurik gabe egiten du, beso fantasma batetik abiatuta. Lausodura eta argia betiere teknika bikain baten bidez. Vichen pinturak ez du ezer fisikotik, ariketa mental zabal baten emaitza da guztia. Lasaitasun sakonenari egiten diogu aurre, baretasun zirraragarrienari.

ekaina 2023

20
ekaina
asteartea
Errituak eta erlijio-mistizismoa Peruko Andeetan. Teo Allain Chambi & Andrés Fernando Allain Zamalloa

Errituak eta erlijio-mistizismoa Peruko Andeetan. Teo Allain Chambi & Andrés Fernando Allain Zamalloa

20 ekaina, 2023 - 3 iraila, 2023
Koruko Andre Mariaren Basilika, Abuztuaren 31 kalea, 46
Donostia, Gipuzkoa 20003 España

Santuen inguruko jaiak eta errituak Andeetako kolektibitateen nortasuna birsortzeko uneak dira gaur egun; beraz, identitate-rol soziokulturala betetzen dute. Hori dela eta, migratzaile taldeak elkartu eta jai horiek aldizka ospatzen eta birsortzen dituztela ikus daiteke. Bestalde, jaiak egunerokotasuna apurtzen du eta bereziki sinbolikoa den garai bat sortzen eta bizitzen dute parte-hartzaileek. Izan ere, mozorrotuta edo jantzi bereziak jantzita edo ikusle gisa, beren jatorrizko garaiekin bat egiten dute eta beren esperientzia mistikoa bizi dezakete.

martxoa 2023

10
martxoa
ostirala
José Luis Cobreros

José Luis Cobreros. 3 dimentsio

10 martxoa, 2023 - 14 maiatza, 2023
Koruko Andre Mariaren Basilika, Abuztuaren 31 kalea, 46
Donostia, Gipuzkoa 20003 España

Erakusketa honetan José Luis Cobreros artista donostiarraren 11 obra aurkeztu ditu D´Museoak. Eskultura figuratibo klasiko eta modernoarekiko leiala, giza gorputzaren mireslea, lasaitasunaren eta amildegiaren arteko sortzailea, bere aitaren, haurren, emakumeen eta Gipuzkoako industrialarien busto eta erretratuen egilea.

urria 2022

18
urria
asteartea
San Inaziori buruzko ikuskerak

San Inaziori buruzko ikuskerak

18 urria, 2022 - 8 urtarrila, 2023
Koruko Andre Mariaren Basilika, Abuztuaren 31 kalea, 46
Donostia, Gipuzkoa 20003 España

Galderak planteatu nahi ditu erakusketak erantzunak baino gehiago. Lengoaia artistiko berriek santuaren ikuskera/ikonografia berri bat eragin zuten edo forma baino ez da aldatzen? San Inazioren figura irudikatzen jarraitu zuten aldatzen ari zen eta eliza bere protagonismoa galtzen ari zen gizarte hartan? XX. mendeko artista gipuzkoarrak gai "klasikoak" interpretatzera edo berrinterpretatzera hurbildu ziren? Erakusketa honek galdera horiei erantzuten diela uste dugu.

ekaina 2022

15
ekaina
asteazkena
Oteiza Argentinan

Oteiza Argentinan

15 ekaina, 2022 - 2 urria, 2022
Koruko Andre Mariaren Basilika, Abuztuaren 31 kalea, 46
Donostia, Gipuzkoa 20003 España

Jorge Oteizak Ameriketan eman zuen aldia da bere etapa ezezagunena. Argentinan aurkitu ahal izan diren piezetako batzuk bildu dira erakusketa honetan. Buenos Aires izan zen bere bidaiaren abiapuntua eta amaiera, baina baita hainbat urtetan bizi izan zen lekua ere. Hantxe ezagutu zuen Itziar Carreño, bere bizitzako pertsonarik garrantzitsuenetariko bat, eta harekin ezkondu zen 1938ko maiatzean. Obra guztiak argitaratu gabeak dira.

apirila 2022

06
apirila
asteazkena
Erruki lanak

Erruki lanak. Mari Cruz Bascones “Alpe”

6 apirila, 2022 - 5 ekaina, 2022
Koruko Andre Mariaren Basilika, Abuztuaren 31 kalea, 46
Donostia, Gipuzkoa 20003 España

Mari Cruz Basconesen erakusketak konposizio abstraktu eta figuratiboko 14 esmalte liluragarri ditu, Erruki lanen irakurketa originala indarrez adierazten dutenak. Erakusketa bi ataletan antolatuta dago: Gorputzeko erruki-lanak (besteen behar fisiko eta materialei heltzen dieten maitasun-ekintzak dira) eta Espiritualeko erruki-lanak (pertsonen adimen-, bihotz- eta arima-beharrei heltzen dietenak).

+ Ekitaldiak esportatu
Escort istanbul istanbul escorts escort istanbul istanbul Escorts