Ekainaren 1ean, D´Museoak berriro irekiko ditu ateak.
Martxoaren 15etik itxita egon ondoren, ekainaren 1ean, D´Museoan ikusgai dagoen Gipuzkoako ondare erlijiosoaz gozatzeko aukera izango da. Horretarako, bisitariak bisita modu seguruan egiteko neurriak ezarri dira. Programazioari dagokionez, “Eulate + Ayesta” erakusketa ekainaren 28ra arte luzatzea erabaki da.
Agintarien gomendioei jarraituz, Museoko edukiera %50era murrizten da, eta pertsonen arteko gurutzaketa saihesteko sarrera- eta irteera-sistema bat ezarri da. Bestalde, seinaletika indartu egin da Museoa behar bezala bisitatzeko.