Euskal kulturan dantzak oso kontutan hartzen dira. Ez da eguneko bizitza ulertzen dantzarik gabe. Orokorrean ospakizunetako eta jaietako ardatza dantzak dira, are gehiago ospakizun erlijioetan. Horregatik, D’Museoak Europako Ondare Jardunaldiak ospatzeko dantza emanaldi berezi bat prestatu du. Emanaldi honetan Gipuzkoako bi dantza eta bi jai erlijioso bateratuko ditugu egun eta leku bakar batean. Aukera paregabea...